Hitzaldia atzerritartasunari buruz ekainaren 7an Kulturaten, Jokin Zaitegi aretoan

2023/05/25
Card image cap
18:00etan izango da eta izena eman behar da aldez aurretik izenemateak.arrasate.eus webgunean

Datorren ekainaren 7an hitzaldi bat egingo da Kulturaten atzerritartasunari buruz; Jokin Zaitegi aretoan izango da, 18:00etan. Izena emateko: izenemateak.arrasate.eus webgunean (https://izenemateak.arrasate.eus/eu/atzerritartasunari-buruzko-hitzaldia/). Gehieneko aforoa 50 pertsonakoa izango da. Hitzaldia egin ahal izateko, gutxienez 10 pertsonako taldea osatu beharko da.

Hitzaldian berba egingo da dokumentuak berritzeaz, atzerritarren eskubideez, familia berriro elkartzeaz, egonaldiaz edo egoitzaz.

Hitzaldia antolatu dute: Arrasateko Udalak, aniztasun sailaren bitartez, Eusko Jaurlaritzak eta Biltzen integraziorako eta kultura arteko bizikidetzarako euskal zerbitzuak.