Udal Euskategiak ate irekiak antolatu ditu ekainaren 8tik 10era, Kulturolako espazio berria ezagutzeko
2022/06/01![Card image cap](https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/ate-irekiak-udal-euskategian-kulturolan/@@images/557311af-5011-4af6-b86a-f09dc07e15b1.jpeg)
Gogorarazi dute ere ekainean eta uztailean aurrematrikula egiten duten ikasleek % 10eko deskontua izango dutela, ezarritako tarifen gainean.
Udal Euskaltegiak ospakizun bikoitza du 2022an: batetik, 40 urte beteko ditu Euskaltegia martxan dela, eta, bestetik, datorren ikasturtea kokaleku berrian hasiko du, Kulturolan.
Testuinguru horretan, ate irekiak antolatu ditu ekainaren 8, 9 eta 10ean, gura duenak euskaltegia ezagutu dezan eta bertan eskaintzen diren zerbitzuen berri jakiteko. Ez da aurrez izena eman behar eta ordutegia honako hau da: 10:00-12:30 eta 16:00-20:00.
Gogorarazi dute ere ekainean eta uztailean aurrematrikula egiten duten ikasleek %10eko deskontua izango dutela, ezarritako tarifen gainean.
Euskaltegitik herritarrak animatu dituzte eraikina ezagutzera bertaratu daitezen eta, euskara ikasi gura izanez gero, aurrematrikula egin dezaten.