Ate irekiak Ludoteketan
2017/03/29![Card image cap](https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/ate-irekiak-ludoteketan/@@images/b8c71a91-c6d8-45d2-8f0d-5de19286144b.jpeg)
Martxoaren 30ean, eguenean ekintza bereziak egongo dira 3-12 urte arteko haurrentzat.
Ate irekiak egingo dituzte martxoaren 30ean Ludoteketan, eta egitarau eta ekintza bereziak antolatu dira horretarako.
Usaetxeko ludoteka: KORRIKA 20 jaialdia egingo dute. Korrikaren hasiera eguna denez, zuzenean hasiera ikusi eta KORRIKAren inguruko jaialditxoa egingo da hainbat ekintzarekin.
Santamainako ludotekan: Pakistaneko jakiak prestatuko dituzte guztien artean.
Okendoko ludoteka: Ibilalditxoa egingo dute. Ludotekatik hasi, Monterronera eta handik San Kristobal inguruak bisitatuko dituzte. Euria egin ezkero, sukaldaritzako saioa egingo dute ludotekan bertan.