Astelehenerako deituta dagoen garraio sektoreko grebak eragina izango du Arrasateko Herribusean
2024/10/26Eusko Jaurlaritzak %30eko zerbitzu minimoak ezarri ditu. Astelehen goizean jakingo da Herribuseko langileek greba egingo duten, eta zer nolako eragina izango duen Arrasaten.
Astelehenean, urriak 28, deituta dagoen garraio sektoreko grebak Arrasateko Herribusari ere eragingo dio. Eusko Jaurlaritzak ezarritako %30eko zerbitzu minimoak zehaztu ditu Udalak.
Grebak Herribusaren ordutegian zer nolako eragina izango duen astelehen goizean jakingo bada ere, behin behineko gutxieneko zerbitzuak honako hauek izango dira:
1 Linea: 08:35, 10:35, 12:35, 14:35, 16:35, 18:35, 19:35, 20:35
2 Linea: 08:15, 10:15, 12:15, 14:15, 16:15, 18:15, 19:15, 20:15
Asteleheneko Herribusaren behin betiko ordutegia grebaren jarraipenak zehaztuko du. Beraz, grebaren jarraipena erabatekoa bada, aipatutako zerbitzu minimoek funtzionatuko dute.