Eguazten honetan, apirilaren 19an, hasiko da Unión Cerrajera SAren sarrerako pabiloiaren egitura konpontzeko obra

2023/04/18
Card image cap
Armaduraren korrosioak erasandako lauzak, zutabeak eta egiturazko habeak konpontzeko, hormigoia saneatu, eskuilatze mekanikoa egin eta armadura berria hornituko da.

Arrasateko Udala eguaztenean, apirilaren 19an, hasiko da lehengo Unión Cerrajera SAren sarrerako pabiloiaren egitura konpontzen.

Korrosio puntuak hauteman ditu, batez ere kanpoko portikoetan. Barruko arkupea hobeto kontserbatuta dago, baina korrosio puntu batzuk ditu. Beraz, narriadura progresiboa saihesteko, egitura konpondu behar da.

Armaduraren korrosioak erasandako lauzak, zutabeak eta egiturazko habeak konpontzeko, hormigoia saneatu, eskuilatze mekanikoa egin eta armadura berria hornituko da.

Inbertsioa 30.136 eurokoa da, BEZa barne, eta lanak Trabajos especiales ZUT SA enpresak egingo ditu. Aurreikusten da lanak gutxi gorabehera 5 asteko iraupena izango duela.

Lanek Zerrajera kaleko oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioari eragingo diote

Obrak irauten duen bitartean, inguruko espaloi bat itxita egongo da. Lehenik, ibairantz doana itxiko da.

Zerrajera kaleko ibilgailuen trafikoari ere eragingo dio noizean behin. Errei bat itxiko da eta semaforo bidez txandakako trafikoa bideratuko da.