Arrasateko Udaleko Gizarte Zerbitzuek drogekin arazoak dituzten pertsonen senideentzat edota lagunentzat laguntza programa bat martxan jarri du
2019/05/02Helburua
Famili kideek edota lagunek estrategia pertsonal, emozional eta hezitzaileak eskuratzea, neurrigabeko droga kontsumoak egiten dituzten pertsonei laguntza ematerakoan eraginkorragoak izan ahal izateko.
Nori dago zuzendua?
Inguruan droga kontsumo arazoak dituen pertsonaren bat duen edozein pertsonari.
Inguruko pertsonaren baten drogen kontsumoengatik arduratuta bazaude, lagundu zaitzakegu:
Gizarte Zerbitzuak, 943 25 20 07
prebentzio@arrasate.eus
Egoera honen aurrean nola sentitzen zaren adierazi ahal izateko eta egoera antzekoa bizi duten pertsonekin zure beldurrak eta kezkak elkarbanatzeko gune bat da.
Bertan, famili egoera maneiatzeko beharrezko tresnak eskuratzea erraztuko da, eta helburu hauek landuko dira:
- Famili lotura afektiboak indartzea
- Famili gatazkak murriztea
- Entzuteko, gatazkak ebazteko, negoziatzeko eta erabakiak hartzeko gaitasunak garatzea.
Ordutegia: Ostegunean 18:00etatik 19:30era
Lekua: Kulturateko Garibai gela
Dinamizatzailea: AGIPAD elkarteko Pakita Mateos, psikologoa.