Arrasateko Udaleko Emakume Txokoa zerbitzuak egitarau berezia antolatu du Indarkeria Matxistaren Aurkako egunaren harira
2020/11/25Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren harira, Arrasateko Udalak EUDEL Euskal Udalen Elkarteak adostutako Azaroak 25eko adierazpen instituzionalarekin bat egin du eta Emakume Txokoa udal-zerbitzuak, herriko mugimendu feministarekin elkarlanean, hainbat ekintza antolatu ditu.
Gaur, azaroak 25, Arrasateko Mugimendu Feministak kontzentrazioa deitu du 19:00etan herriko plazan. Beltzez jantzita joateko eskatu dute. Udalak herritarrei bertan parte hartzeko deialdia luzatu die.
Azaroaren 26an, “Florecica - Josefina Lamberto” dokumentala eskainiko da 18:30etan Kuturateko Areto Nagusian. Dokumentalaren egileekin solasaldia egongo da ondoren. Azaroaren 27, 28 eta 29an dokumentala online ikusteko aukera egongo da, florecicaonline.wixsite.com/arrasate webgunean edo QR kodeen bidez.
Egitarau honekin, Arrasateko Udaleko emakume Txokoa Zerbitzuak indarkeria matxistaren inguruko memoria kolektiboari eta historikoari erreparatu nahi izan dio: “bidez batez, memoria, justizia eta erreparazioa oinarri lituzkeen erantzukizun kolektiboaren kultura hedatzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu Indarkeria Matxistaren Aurkako egunean”.