Arrasateko Udaleko Emakume Txokoa zerbitzuak egitarau berezia antolatu du Indarkeria Matxistaren Aurkako egunaren harira

2020/11/25
Card image cap
Arrasateko Udalak EUDEL Euskal Udalen Elkarteak adostutako Azaroak 25eko adierazpen instituzionalarekin bat egin du.

Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren harira, Arrasateko Udalak EUDEL Euskal Udalen Elkarteak adostutako Azaroak 25eko adierazpen instituzionalarekin bat egin du eta Emakume Txokoa udal-zerbitzuak, herriko mugimendu feministarekin elkarlanean, hainbat ekintza antolatu ditu.

Gaur, azaroak 25, Arrasateko Mugimendu Feministak kontzentrazioa deitu du 19:00etan herriko plazan. Beltzez jantzita joateko eskatu dute. Udalak herritarrei bertan parte hartzeko deialdia luzatu die.

Azaroaren 26an, “Florecica - Josefina Lamberto” dokumentala eskainiko da 18:30etan Kuturateko Areto Nagusian. Dokumentalaren egileekin solasaldia egongo da ondoren. Azaroaren 27, 28 eta 29an dokumentala online ikusteko aukera egongo da, florecicaonline.wixsite.com/arrasate webgunean edo QR kodeen bidez.

Egitarau honekin, Arrasateko Udaleko emakume Txokoa Zerbitzuak indarkeria matxistaren inguruko memoria kolektiboari eta historikoari erreparatu nahi izan dio: “bidez batez, memoria, justizia eta erreparazioa oinarri lituzkeen erantzukizun kolektiboaren kultura hedatzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu Indarkeria Matxistaren Aurkako egunean”.