Arrasateko Udalak Vasco-Navarro bide berdearen seinaleak berrituko ditu
2021/02/09Arrasateko Udalak Vasco-Navarro bide berdea sustatuko du turismo, kultura eta identitate elementu gisa, eta Arrasateko zatiaren seinaleak berritu. Proiektuaren helburua da Euskal Herriko bide berdeak Arrasate parean egiten duen ibilbidea behar bezala seinaleztatzea, norabide seinaleak eta jarraipena egiteko balizak dituzten zutoinak jarriz.
Arrasateko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, arrasatearraren zatiaren seinaleztapen osoa berrituko du, eta erakargarri egin eta irisgarri bihurtu.
Udalak 12.033,00 euro inbertituko du, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta. Seinale berriak bat egiten du Arabako bide zatiaren seinaleekin, seinaleztatzeko ezinbesteko elementuak barne hartzen baititu, hala nola norabide seinaleak dituzten zutoinak (18 guztira) eta jarraipen balizak (5).
Udalak Aisia Events SLU enpresaren aholkularitzarekin egin du proiektua, eta, aurreikuspenen arabera, otsailaren amaieran hasiko dira lanean seinaleak egokitzeko, eta martxoaren amaierarako egongo dira erabilgarri.
Vasco-Navarro trenbide zaharraren bide berdea 123,5 km luze da, 7 kilometro Arrasateko eremuan. Inguruko luzeenetakoa da, eta geroago eta herritar eta bisitari gehiago erakartzen ari da, oinez edo bizikletaz ibiltzeko.
Udalak uste du seinaleztatzearen hobetze horrek bide berdearen azpiegitura indartzea ekarriko duela. Azpiegitura horrek zerbitzua ematen dio geroago eta txirrindulari eta ibiltari gehiagori, Debagoieneko eskualdean zehar eta Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarearen barruan, bai eta Vasco-Navarroko bide berdearen ibilbide osoan ere, Lizarra eta Bergara lotzen baititu.