Arrasateko Udalak terrazen ordutegia malgutu du Ibai-Arte elkartearen eskaria aintzat hartuz

2020/05/15
Card image cap
Horrela, terrazen espazioa kostu gabe bikoizteko emandako aukerarekin batera, terrazak ere goizeko 7:30tatik aurrera irekitzeko aukera izango dute herriko ostalariek.

Ibai-Arte Arrasateko Merkatari eta Zerbitzuen elkarteak eskaera egin dio Arrasateko Udalari alarma egoerak irauten duen bitartean terrazak irekitzeko ordutegia malgutu dezan.

Terrazen ordutegiei dagokionez, Udalak onartuta duen araudiaren arabera hauek ezingo lukete ireki goizeko 10:00 baino lehen. Hala ere, kontutan izanda ez ohiko alarma egoera hau eta ostalaritzak negozioak irekitzeko izan dituzten mugak, Ibai-Artek eskatu du goizean goizetik, kaletik dabiltzanez herritarrak, garbiketa zerbitzua etab. terrazak lehenago irekitzea bezeroak artatu ahal izateko.

Zentzu honetan, Arrasateko Udalak elkartearen eskaera aintzat hartuz, alarma egoerak irauten duen bitartean terrazak irekitzeko ordua goizeko 7:30etara aurreratu du.

Horrela, aurretik iragarri bezala, terrazen espazioa kostu gabe bikoizteko emandako aukerarekin batera, terrazak ere goizeko 7:30 aurrera irekitzeko aukera izango dute herriko ostalariek.