Arrasateko Udalak sei ‘ADMINISTRARI’ plaza beteko ditu behin betiko izaeraz
2024/09/04Arrasateko Udalak sei ‘Administrari’ plaza hornitzeko deialdia egin du, oposizio-lehiaketa irekiaren bidez jabegoan betetzeko.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, baldintza hauek bete behar dira:
- Batxilergo titulua, titulu teknikoa edo baliokidea.
- Euskarazko C1 maila (3. hizkuntza eskakizuna) izatea.
- Desgaituentzat gordetako plazak:Administrazioko organo eskudunak % 33ko desgaitasun maila edo handiagoa aitortua izatea.
Deialdiaren oinarri orokorrak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2024ko ekainaren 27an, 124. zenbakian eta oinarri espezifikoak 2024ko abuztuaren 26an, 163. zenbakian. Eta Estatuko Aldizkari Ofizialean lanpostuak betetzeko deialdia irailaren 3an argitaratu da.
Interesdunek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute 2024ko urriaren 1era arte (barne) BAZen edo udalaren webgunean.
Hautaketa prozesutik enplegu poltsa bat sortuko da.
Hautaketa prozesuaren informazio gehiago LAN ESKAINTZA atalean dago eskuragarri.