Arrasateko Udalak ekimen bat abiarazi du bertako enpresen egoera aztertzeko, aurreikusten duten enplegu aukerei dagokienez.
2022/02/08Arrasateko Udaleko Enplegu Zerbitzua, bere enplegu politika aktiboak uneko premietara egokitzeko, diagnostiko sozioekonomiko bat egiten ari da udalerrian, batez ere ingurune hurbileko enpresetan sortzen diren enplegu aukerak identifikatzean zentratua. Azterlan hori egiteko, Arrasateko Udalak Alecop Koop. elk.aren zerbitzu profesionalak kontratatu ditu, tokiko agente moduan, aditua da-eta langileak enpresetan sartzeko prozesuetan.
Azterlanak fase bat aurreikusten du enpresen informazioa biltzeko; horretarako, formulario bat prestatu da, enpresek bete dezaten. Enpresa mota, sektorea edo beste berezitasun batzuk kontuan hartuta, kasu batzuetan talde teknikoa eta udal arduradunak enpresara bertara joango dira informazio hori jasotzeko.
Azpimarratu behar da, diagnostikoa ahalik eta osoena izan dadin, funtsezkoa dela enpresek ekimen honetan parte hartzea. Hori dela eta, azterlan honetan parte hartu gura duten enpresa guztiak gonbidatu ditu haien ikuspegiak adierazi ditzaten formularioan. Formulario hori udalaren webgunean egongo da eskuragarri 15 egunetan, 2022ko otsailaren 22ra arte.