Arrasateko Udalak, Gurutze Gorriarekin elkarlanean, koronabirusagatik bakanduta dauden pertsonei etxez-etxeko laguntza eskainiko die
2020/03/17Arrasateko Udalak Gurutze Gorriarekin elkarlanean, COVID-19ari Aurre egiteko Erantzun Plana osatu du, bi neurri nagusi abian jarriz: Konfinamenduan edo berrogeialdi-neurriek eraginda bakandurik dauden pertsonei etxez etxeko laguntza eskaini eta arrisku taldeetan dauden pertsonei jarraipen telefonikoa gauzatzea.
Isolamendu egoerak sor ditzakeen ondorioei aurre egiteko, eta krisi egoera honetan herritarrek, eta bereziki arrisku-taldeek, pertsona zahurgarrienek, izan ditzaketen behar bereziei erantzun nahi zaie elkarlan honen bitartez; artatu eta beren beharrizanak asetzea egoera honetan.
Gurutze Gorriaren koordinaziopean laguntza hau eskainiko duten bolodresek Covid-19 aren gaineko formakuntza espezifikoa jaso izana, babes zibileko asegurua izatea eta NBE ak ( Norbere Babeserako Ekipak) izatea beharrezkoa izango da.
Honako zehaztasunekin:
Konfinamenduan dauden pertsonei etxez etxeko laguntza:
- Elikagai eta oinarrizko higiene artikuluen hornikuntza.
- Asistentzia farmakologikoa: bereziki paziente kronikoei zuzenduta eta bere medikuak agindutako botiketara mugatuta.
- Beste edozein jarduera, honelako egoeran dauden pertsonei laguntzeko, beti ere hura burutzeko gai bagara.
Zerbitzua baliatzeko jarraitu beharreko prozedura honakoa da:
- Zerbitzu hori behar duen pertsonak Udalera deitu beharko du (BAZ – 010 / 943 252 000), eta han langile sozial batek hartuko dizkio datuak.
- Kasua baloratuko da eta, onartuz gero, Gurutze Gorriari pasatuko dizkio datuak.
- Gurutze Gorria zerbitzuaren erabiltzailearekin kontaktuan jarriko da, eta boluntario batekin hitzordua zehaztuko da.
- Gurutze Gorriko boluntarioa pertsona horren etxera joango da, eta janari eta botiken lista jasoko du, baita dirua eta osasun-txartela ere, behar izanez gero.
- Erosketa egindakoan, Gurutze Gorriko boluntarioak erabiltzailearen etxera eramango du eta haren ate ondoan utziko du erositakoa.
Udalak gogorarazi du koronabirusa errez transmititzen dela. . Horren aurrean, era koordinatuan jardun eta, berriz ere, arduraz eta zuhurtziaz jokatzeko eskatu die arrasatearrei. Laguntzeko era eraginkorrena eta errazena etxean gelditzea da. Gurutze Gorriaren eta Udalaren arteko akordioaren bitartez bermatu nahi da zerbitzua jasotzen duten pertsonen eta zerbitzu hori ematen dietenen segurtasuna.
Prebentzio gomendioak eta inplikazio pertsonala
Udalak herritarrei prebentzio gomendio nagusiak jarraitzeko deia egin eta norbanakoaren kontzientziazioa, erantzukizuna eta inplikazioa eskatu die birusa ez zabaltzeko. Honakoak dira gomendioak:
- Sarri garbitu eskuak urarekin eta xaboiarekin.
- Mukiak kendu edo doministiku edo eztul egin ondoren.
- Komunera joan ondoren.
- Elikagaiak jan edo manipulatu aurretik.
- Animaliekin kontaktua izan ondoren.
- Gaixo dagoen norbait artatu aurretik eta ondoren.
- Esku zikinak dituzun guztietan.
- Eztul edo doministiku egitean ahoa estali besaurrearekin edo mukizapi batekin.
- Erabili eta botatzeko mukizapiak erabili, eta, ondoren, zakarrontzira bota.
- Arnas-sintomaren bat izanez gero eta arrisku-eremu batera bidaiatu baduzu, etxean geratu eta deitu 900 20 30 50.