Arrasateko Udalak eta Udaltzaingoak iruzur baten berri eman dute
2024/07/05Iruzurra telefono dei batekin hasten da, “Udaltzaingoaren edo Ertzaintzaren izenean deitzen dute, polizia etxetik hots egiten dutelakoan. Dei horretan biktimari esaten diote bere senide bat istripu batean inplikatuta dagoela, eta arazoa konpontzeko diru kopuru bat behar duela. Berriki ezagutu dugun kasuan, diruaren ordez bitxiak eskatu dituzte. Behin iruzurra onartuta, polizia bezala identifikatu den iruzurgilea etxera bertaratzen da 10 minuturen buruan diruaren edo bitxien bila” adierazi dute Udaltzaingotik.
Udaltzaingotik jakinarazi dute, halaber, ez Udaltzaingoak, ez Ertzaintzak, ez dutela eskatzen dirurik ezein kasutan. Beraz, horrelako deirik jasoz gero, ez egin jaramonik, eta jarri harremanetan, ahalik eta agudoen, Udaltzaingoarekin edo Ertzaintzarekin.