Arrasateko Udalak eta Bastida akademiak formakuntza zentroak hitzarmena izenpetu dute enplegurako kualifikazio ikastaroak antolatzeko
2022/04/19Arrasateko Udalak eta Bastida akademiak lankidetza-hitzarmena izenpetu dute enplegurako kualifikazio ikastaroak antolatzeko. 3 urteko indarraldia du hitzarmenak.
Bastida akademiak, bere ikasketa katalogoaren baitan, formakuntza espezialitate berriak eskaintzeko lanketa egiten ari da, hala nola, basoen ustiapeneko jarduera auxiliarrak edota mendiak kontserbatzeko eta berreskuratzeko jarduera auxiliarrak.
Hori garatu ahal izateko Arrasateko Udalak Bastida akademiari udalerriko baso-lursailen 10 hektareako azalera utzi dio formazio hauek eskaini ahal izateko. Hartuko dituen eremuak honakoak dira: Kurtzetxiki, Uribitarte, Akegi-San Balerio, Hidalgobaso-Antoniña. San Kristobal-Monterron, Anporreta, Lete eta Arteagako lursailak Garagartza auzoan, eta Etxezarreta parkea Musakola auzoan.
Guztiz bat egiten du lankidetzak Arrasateko Udalaren enplegu eta sustapen ekonomikoko estrategiarekin, bere eragin eremuan langabeziak duen intzidentzia gutxitzeko ekimen desberdinak sustatzen baititu. Hala, langabeen enplegagarritasuna hobetzera jotzen dutenak, euren kualifikazioa lan merkatuaren beharretara egokitzearen bidez, bertako lanerako prestakuntza formazio zentroekin elkarlanean. Ildo estrategiko horren baitan kokatzen da lankidetza hitzarmena.