Arrasateko Udalak DELINEANTEA (HIRIGINTZA) plaza beteko du behin betiko izaeraz

2025/01/23
Card image cap
Arrasateko Udalaren langile plantillan hutsik dagoen «Delineantea (Hirigintza)» plaza oposizio-lehiaketa irekia bidez hornitzeko ohiko hautaketa prozesuaren deialdia egin da.

Arrasateko Udalak ‘Delineantea (Hirigintza)’ plaza hornitzeko deialdia egin du, oposizio-lehiaketa irekia bidez jabegoan betetzeko.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:

  • Titulua: Delineazioko teknikaria edo baliokidea.
  • Euskarazko C1 maila (3. Hizkuntza Eskakizuna) izatea.

Deialdiaren oinarri orokorrak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2024ko ekainak 27an, 124. zenbakian eta oinarri espezifikoak 2025ko urtarrilaren 10ean, 6. zenbakian. Eta Estatuko Aldizkari Ofizialean lanpostu hau betetzeko deialdia 2025eko urtarrilaren 22an argitaratu da.

Interesatuek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute 2025ko otsailaren 19ra arte (barne) BAZen edo udal webgunean.

Hautaketa prozesu honetatik enplegu-poltsa sortuko da.

Hautaketa prozesuaren informazio gehiago LAN ESKAINTZA atalean dago eskuragarri.