Arrasateko Udalak babes ofizialeko 66 etxebizitza eraikitzea ahalbidetuko du San Andres Berrin
2021/12/15Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du San Andres Berri eremuko hiri partzela bat besterentzea (saltzea). Guztira 991,59 m2 eraikigarri, babes ofizialeko 66 etxebizitza (BOE) inguru eraikitzeko, aparkaleku eta trasteleku eta guzti.
Atzo, abenduak 2, klausula ekonomiko-tekniko administratiboen agiria onetsi zen, erregulatuko duena lurzatia saltzea lizitazio publikoaren bidez. Alde batetik, SZ-R.2.1 izeneko lurzati eraikigarria hartzen du, 991,59 m2-ko azalerarekin eta BOE bizitegi erabilerara bideratua, eta, bestetik, SZ-R izeneko partzela lotua, 2.4, 631 '11 m2-ko azalerarekin, espazio librea erabiltzeko.
Babes ofizialeko etxebizitzak, trastelekuak eta aparkaleku plazak salduko dira Eusko Jaurlaritzaren babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak zehazteko ezarritako irizpideen arabera.
Udalaren helburua da babes ofizialeko etxebizitzak garatzea eremu berean eraikiko diren etxebizitza libre eta tasatuekin batera. Horrela, urbanizazio guztia erritmo berean egitea lortzen da, auzotarren mesedetan.
Udalak lehiaketa publikora atera du lursaila. Ezarritako gutxieneko balioa 1.725.000 eurokoa da.
Etorkizuneko urbanizazioaren diseinuan sartuko dira haur parke estali bat eta saskibaloi kantxa bat. Era berean, udalerri jasangarriago baten irizpideei jarraituko zaie, elkarrekintza komunitarioa sustatuko duena; horrela, oinezkoen ibilbideak, bizilagunen egonaldi eta gozamenerako espazioak, berdeguneak eta lorategiak sortuko dira, eta zuhaitz ugari landatuko dira jarduera eremu osoan.
Udalak aurreikusten du obrak 2023. urteko lehen seihilekoan hastea. Obra lizentzia eskatzeko epea, eskabide horretan lizentzian sartzeko behar den dokumentazio guztia sartuta, 16 hilekoa izango da, eskritura publikoa formalizatzen denetik aurrera.
Obra amaitzeko gehieneko epea, bestalde, 36 hilekoa izango da, udalak obra lizentzia ematen duenetik aurrera.