Arrasateko Udalak auto elektriko bat jarri du langileen eskura

2020/10/06
Card image cap

Arrasateko Udalak auto elektriko bat erosi du langileentzat. Bigarren eskukoa da, eta ordeztuko du Udaleko ibilgailu zahar bat. 5 aurrekontu eskatu dira herriko kontzesionarioetan. Udalak 12.640 euro inbertitu du erosketan, BEZ barik.

"Joera aldaketari helduz, udalak erabaki du beste ibilgailu batzuk erabiltzea, kontuan hartzen dituztenak ibilgailu tradizionalen ordez efizientzia eta energia aurreztea", azaldu dute Zerbitzuen sailak.

Udal arduradunek adierazi dute: “Ibilgailuaren autonomia eta birkarga baldintzak oso aproposak dira udalaren zerbitzurako”.