Arrasateko Udalak aire neurketa independente bat egingo du Uribe auzoan, Ederlanek sortzen duen aire kutsadura neurtzeko
2024/12/10Bertako bizilagunek urte luzez egindako eskaera bati erantzunez jarri ditu Udalak neurgailuak. Bi neurgailu ezberdin jarriko dira, mota ezberdineko partikulak neurtzeko.
Arrasateko Udalak aire neurketa independenteak egingo ditu Uribe-Erguin auzo inguruetan. Neurketa hauek auzokideek eskatuta bideratu dira, Udalak adierazi duenez, Ederlanek sortzen duen aire kutsadura neurtzeko. Horretarako bi makina mota jarriko ditu Udalak, mota ezberdineko partikulak neurtzeko.
Neurketak urtebeteko epean
Partikula esekiak eta jakigarriak neurtuko dituzte neurgailuek.
- Partikula esekiak (PM): Suspentsioan dauden partikulak, partikula txikiagoak dira, eta airean denbora luzez flotatzen egoten dira, arinak direlako.
Partikula hauek neurtzeko gailua jarri da Itxaropena plazan. Neurgailu hau Laubide plazan dagoen berbera da, beraz, bi guneen arteko ezberdintasuna kontrastatzeko balioko du. Aurreikusita dago urtebetez aire kalitatea neurtzea. - Partikula jalkigarriak: Partikula handiagoak dira, normalean 30 mikrometro baino gehiagokoak, eta nahikoa masa dute lurretik gertu azkar pilatzeko, airean egon beharrean. Partikula mota hori ohikoa da industrialdeetan edo hiriguneetan, eta bizitegi- eta nekazaritza-eremuetako garbiketari eta ingurumen-osasunari eragin diezaiekete. Kasu honetan, bi kaptadore jarri dira, bata Jokin Zaitegi plazan eta, bestea, Alecop inguruan. Hasiera baten hiru hilabetez neurtuko du kutsadura, baina epe hau luzatzea aurreikusten da.