Arrasateko Udalak 90 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko
2025/04/04
Uztailaren 4an eta 5ean Mondra&Roll jaialdia ospatuko da Arrasateko Monterron Parkean. Jaialdian esku hartuko dute, beste batzuen artean, The Toy Dolls, The Selecter, The Exploited, Street Dogs, The Pioneers, The Real McKenzies, Heriotza, Beton Armé, Txuleria Joder, Streetwise edo Fridays Crew. Antolatzaileak dira Mauka Musikagintza, HFMN eta Jimmy Jazz. Arrasateko Udala babeslea da.
Jaialdiaren antolakuntzak hainbat sarrera banatu ditu babesleen artean, eta Arrasateko Udalak jaso dituen 90 bonuak herritarren artean zozketatuko ditu.
Zozketan parte hartzeko baldintzak
Bigarren urtez, adinaren araberako bi zozketa izango dira. Sarreren erdia 16 eta 26 urte bitarteko gazteen artean zozketatuko dira, eta, beste erdia, 27 urtetik gora dituzten herritarren artean.
Horrez gain, ezinbesteko baldintza izango da Arrasaten erroldatuta egotea, eta, azken urtean zozketaren irabazleak izan zirenak, ezingo dute bigarrenez jarraian irabazi.
Udalaren 90 sarreren zozketan parte hartzeko, izenemateak.arrasate.eus atariaren bitartez eman behar da izena. Izen ematea gaur hasi eta apirilaren 14an amaituko da, eta irabazleak apirilaren 16tik aurrera emango dira ezagutzera.