Arrasateko Udalak 760.600 euro bideratuko ditu 2020ko dirulaguntzetan herriko ekimenak babestu eta sustatzeko
2020/05/21Arrasateko Udalak 2020ko dirulaguntza deialdia argitaratu berri du: 760.600 euro bideratuko ditu herriko alor ezberdinetako elkarte, eragile eta dinamika ezberdinak babestu eta sustatzeko.
“Herriko kultur eta aisia eskaintzan aktore nagusi eta oso garrantzitsu dira herri-eragile eta elkarteak. Gure kaleak biziarazi, kulturaz zipriztindu, arrasatearron identitatea zaindu eta aisia aukera zabala eskaintzen dute. Hori babestu eta sustatzea da Arrasateko Udalaren jomuga laguntza hauekin. Laguntza horien bidez, udal intereskotzat jotzen diren alor eta diziplinetan hainbat elkartek eta entitatek egiten dituzten askotariko ekintzak babestu nahi dira, dela erakunde publikoek landu ez dituzten ekimenak direlako dela erakunde horiek lantzen dituzten ekintzen osagarriak direlako”.
2019ko diru-laguntza deialdian 270 egitasmo lagundu ziren: 172 norbanako onuradun eta 98 elkarte: Euskara (102), Gizarte Zerbitzuak (65), Gazteria (44) eta Enpleguaren (32) alorreko elkarte eta proiektuak izan ziren, hurrenez hurren, diru-laguntza gehien jaso zituztenak.
Dirulaguntza lerro hauek herriko elkarte eta norbanakoei zuzenduak daude, kultura elkarteak, kirol elkarteak, gazteak, euskara bultzatzen duten elkarteak, ingurumena bultzatzen duten elkarteak, euskara ikasi nahi duten norbanakoak, berdintasun arloan lan egiten duten elkarteak, guraso elkarteak, ikastetxeak…
Ondorengoak dira 2020rako onartutako diru-laguntza lerroak:
Berdintasuna
- Berdintasun saileko dirulaguntzak 7.000€
Enplegua
- Enpresentzako dirulaguntza programa 35.000€
- Ikasteko dirulaguntzak 30.000€
- Enpresetan kontratatzeko laguntzak 87.500€
Euskara
- UEUko ikasleei eta euskaltegiko ikasleei dirulaguntzak 9.000€
- Dirulaguntzak euskaltegietarako 18.000€
- Euskararen erabilera sustatzeko eta normalizatzeko proiektuetarako 66.374€
- Errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskalduntzeko dirulaguntzak 4.000€
Gazteria
- Etxebizitza alokairua ordaintzeko dirulaguntzak gazteentzat 60.000€
- Gazteriako dirulaguntzak 5.500€
- Musika taldeei, grabaziorako diru-laguntzak 2.000€
Gizarte Zerbitzuak
- Gizarte elkarteentzako dirulaguntzak 25.000€
- Droga-mendekotasunen tratamendurako dirulaguntza 7.000€
- Jubilatuen elkarteentzako dirulaguntzak 38.000€
- Gobernuz kanpoko erakundeei dirulaguntzak 60.000€
Hezkuntza
- Hezkuntza saileko dirulaguntzak 163.200€
Hirigintza
- Igogailuak jartzeko dirulaguntza 10.000€
Ingurumena
- Ingurumen izaerako ekintzetarako dirulaguntzak 3.000€
Kirola
- Kirol elkarteei dirulaguntzak ematea 100.000€
Kultura
- Kultura elkarteei dirulaguntzak ematea 30.000€
Informazio guztia Arrasateko udaleko web gunean dago eskura, ‘Dirulaguntzak’ atalean. 943 25 20 00 telefonora deituz eskuratu daiteke informazio gehiago.
60.000 euro gazteen emantzipazioa sustatzeko
3. urtez, Udalak, gazteek etxebizitza alokairua ordaintzeko dirulaguntza deialdia kaleratu du. Programa honen helburua gazteen emantzipazioa erraztea da, urratsa ematen lagunduko dien ekarpena eskainiz. Aurreko deialdian, 2019an, 40 gaztek jaso zuten laguntza hori.
60.000 euroko funtsa bideratuko du zeregin horretara Udalak. 35 urtea azpiko gazteei zuzendua dago eta alokairuaren ordainketaren %50 arte lagunduko du Udalak, diru sarreren arabera, 250 euro/hileko gehiengoarekin, eta inoiz ez 600 eurotik gorako alokairuetan. Ondorengo taularen araberakoa izaten da laguntza:
Eskatzailea |
Diru sarrera gordinak |
Alokairuaren % |
Gehienezko dirulaguntza hileko (€) |
Norbanakoa |
25.000,01-28.000 |
20 |
100 |
22.000,01-25.000 |
30 |
150 |
|
20.000,01-22.000 |
40 |
200 |
|
1.000-20.000 |
50 |
250 |
|
|
|
|
|
Bizikidetza unitatea |
35.000,01-40.000 |
20 |
100 |
30.000,01-35.000 |
30 |
150 |
|
26.000,01-30.000 |
40 |
200 |
|
5.000-26.000 |
50 |
250 |