Arrasateko Udalak 253 eskaera artatu ditu telematikoki lau egunetan, gehienak informazio-eskariak
2020/03/24Koronabirusa dela eta ezarritako alarma egoeraren aurrean, Udalak arreta presentziala bertan behera utzi zuen pasa den martxoaren 17an, herritarren zein bertako langileen segurtasuna bermatzeko, eta hurrengo egunetik, BAZeko langileak tematikoki ari dira artatzen herritarren eskari oro.
Guztira 253 eskaera egin ziren martxoaren 18, 19, 20 eta 23an. Gehienak informazio eskaerak izan dira: 152. Ondotik, ur irakurketak, kexa eta iradokizunak, eta Udaleko zerbitzuekin komunikatzeko deiak pasatzea izan dira errepikatuenak.
Udalak Gurutze Gorriarekin elkarlanean martxan jarritako Etxez-Etxeko laguntza zerbitzua abian da. Janari eta bestelakoen erosketak burutzeko laguntza 14 herritarren eskaera izan dira egunotan.
Ugariak izan dira ere errolda bolantearen eskaerak, erreziboak, galdutako gauzen inguruko kontsultak, hilerriko zerbitzu orokorren nondik norakoak, edota zerbitzu ekonomikoko tramiteak.
Ikusita, Udalaren eguneko jarduerarekin zerikusia duten zalantzak direla gehien errepikatzen direnak, ‘Covid19: Galdera eta Erantzunen atala’ sortu du www.arrasate.eus web orrialdean. Bertan, Udalarekin harremanetan jartzeko bideak, eskaeren erregistroa, tramite telematikoak, bolondres gisa aritzeko jarraitu beharreko pausuak, erreziboen kudeaketa, gizarte-langileekin hitzorduak ezartzeko bideak… kontsulta daitezke.
Esteka honetan sartu daiteke ‘Covid19: Galdera eta Erantzunak’ atalera: www.arrasate.eus/eu/covid-19.
Bestetik, osasun larrialdiari buruzko Ertzaintzaren irizpideak ere argitaratu dira bertan.
BAZ telematikoki herritarrak artatzen
- Telefonoz: 943 25 20 00
- Emailez: baz@arrasate.eus
- www.arrasate.eus
- Whatsapez: 688 732 463