Arrasateko Udalak arkitekto plaza beteko du behin betiko izaeraz
2023/02/24Arrasateko Udalak ‘arkitekto’ plaza hornitzeko, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin du, 20/2021 legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa, lehiaketa irekiaren bidez jabegoan betetzeko.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, baldintza hauek bete behar dira:
- Arkitekturan lizentziatura edo arkitekto lan egiteko gaitzen duen titulazioa izatea.
- Euskarazko C2 maila izatea (4. hizkuntza eskakizuna).
Deialdiaren oinarri-arauak bere osotasunean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2023ko urtarrilaren 2an 1. zenbakian. Eta Estatuko Aldizkari Ofizialean deialdia otsailaren 21ean argitaratu da.
Interesdunek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute martxoaren 21era arte (barne) BAZen edo udalaren webgunean.
Hautaketa prozesu honetatik ez da sortuko enplegu poltsarik.
Hautaketa prozesuaren oinarri-arauak ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA atalean kontsultatu daitezke.