Arrasateko Udalak 13 informazio batzorde eratu ditu 2023-27 legegintzaldirako

2023/07/14
Card image cap
Osoko bilkura
Batzorde bakoitzaren osaera: EH Bilduko 4 ordezkari, EAJ-PNVko 3 ordezkari, PSE-EEko ordezkari bat eta Elkarrekin Podemoseko ordezkari bat. Gainera, eguen honetan, uztailaren 13an, egindako osoko bilkuran onartu ziren: Udaleko Osoko Bilkuraren bilkuren aldizkakotasuna, bozeramaileen batzarraren osaera, ordainsari taula eta kide anitzeko organoetako ordezkaritza.

Eguen honetan, uztailaren 13an, osoko bilkura egin da Arrasateko Udal berria eratzeko. Udaleko Osoko Bilkurak erabaki du lan egitea 13 informazio batzorderen inguruan:

  1. Auzoen eta OMZ batzordea (Obrak, zerbitzuak eta mantentze lanak).
  2. Hirigintza, Trantsizio Ekologiko eta Mugikortasun batzordea.
  3. Kultura batzordea.
  4. Kirol batzordea.
  5. Ogasun batzordea.
  6. Langileen batzordea.
  7. Euskara batzordea.
  8. Ongizate batzordea.
  9. Feminismoa eta LGTBIQ+ batzordea.
  10. Tokiko Ekonomia eta Enplegu batzordea.
  11. Hezkuntza batzordea.
  12. Belaunaldien arteko batzordea.
  13. Bizikidetza batzordea.

Batzorde bakoitza talde politiko hauek eta haien ordezkariek osatuko dute:

  • EH Bilduren udal taldea - 4 kide.
  • Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco (EAJ/PNV) udal taldea - 3 kide.
  • PSE-EEren udal taldea - kide 1.
  • Elkarrekin Podemosen udal taldea - kide 1.

Udalaren barne antolamenduari dagokionez, kargu eta izendapen hauek ezarri ziren:

  • Alkatea: Maider Morras Azpiazu.
  • EH Bildu taldeko bozeramailea: Kepa Urteaga Garcia.
  • EAJ-PNV taldeko bozeramailea: Ander Garay Zabaleta.
  • PSE-EE taldeko bozeramailea: Aritz Murua Atxa.
  • Elkarrekin Podemos taldeko bozeramailea: Eva Abuin Bideburu.

Gainera, korporazioaren ordezkariak kide anitzeko hainbat organotan izendatu ziren. Horien artean, hauek nabarmentzen dira:

  • DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEA: Joseba Ezpeleta Irizar, Garazi Etxeberria San Miguel, Kepa Urteaga Garcia eta Jasone Giraldo Menendez.
  • SURADESA: Garazi Etxeberria San Miguel eta Kepa Urteaga.
  • GIPUZKOAKO UR KONTSORTZIOA: Kepa Urteaga Garcia.
  • DEBAGOIENEKO LANDA GARAPENEKO ELKARTEA: Garazi Etxeberria San Miguel.
  • ARRASATE MUSIKAL: Andoni Arratibel Garcia, Kepa Urteaga Garcia.
  • EUSKAL FONDOA: Maider Morras Azpiazu.
  • CEI-SAIOLAN: Jaime Bengoa Madina.
  • GARAIA BERRIKUNTZA GUNEKO ELKARTE SUSTATZAILEA: Maider Morras Azpiazu.
  • GOIENA KOMUNIKAZIO ZERBITZUAK: Joseba Ezpeleta Irizar.
  • ZUBILLAGA HILTEGIA: Kepa Urteaga Garcia.
  • DEBA BAILARAKO INDUSTRIALDEA: Maider Morras Azpiazu.
  • GIPUZKOAKO GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZA: Kepa Urteaga Garcia.
  • LEINTZ BAILARAKO EKIOLA: Jaime Bengoa Madina.
  • DEBAGOIENA 2030: Maider Morras Azpiazu.

2019-23 legegintzaldiari dagokionez, udal ordezkariek nabarmendu dute zinegotzien soldatan eta dietetan murrizketak ezarri direla, 5. zinegotzi bat egongo dela % 50eko liberazioarekin eta Auzoetako zinegotziaren figura sortu dela.

Udaleko kideei esleitutako soldatei dagokienez, honako hau ezarri zen:

  • Alkatea, Maider Morras Azpiazu: 62.448,83 euroko urteko ordainsari gordina 2023rako.
  • Lehen alkateordea, Kepa Urteaga Garcia: urteko 43.650,87 euroko ordainsari gordina 2023rako.
  • Garazi Etxeberria San Miguel bigarren alkateordea: urteko 43.650,87 euroko ordainsari gordina 2023rako.
  • Hirugarren alkateordea, Miren Jasone Giraldo Menendez: urteko 43.650,87 euroko ordainsari gordina 2023rako.
  • EAJ-PNVko bozeramaile Ander Garay Zabaleta: urteko 43.650,87 euroko ordainsari gordina 2023rako.
  • Tokiko Gobernu Batzarreko kidea, Mikel San Miguel Merino: 26.190,52 euro/urteko, % 60ko lanaldiari dagokion ordainsari gordina.

Arduraldi esklusiboa edo partziala ez duten zinegotziek ordainketa hauek jasoko dituzte bertaratzeagatik:

  • TOKIKO OSOKO BILKURA ETA TOKIKO GOBERNU BATZARRA eta/edo BATZORDEBURUTZA: 140 €/ bilera bakoitzeko.
  • INFORMAZIO BATZORDEAK ETA BOZERAMAILEEN BATZARRA: 90 €/ bilera bakoitzeko.

Azkenik, jakinarazi da Udaleko Osoko Bilkurak hileko ohiko bilkurak egingo dituela hilaren lehen martitzenean, 18:00etan.

Gobernua eratu eta batzordeetako zinegotziak izendatuta, udalak bilerak hasiko ditu herriko talde eta eragileekin.