Arrasateko Udalak 100 bat ikurrin banatuko ditu doan BAZen herritarrek Frantziako Tourraren egunean balkoietan jartzeko

2023/06/29
Card image cap
Ikurrinak BAZen hartzeko ordutegia: astelehenetik egubakoitzera 08:30-19:00 eta zapatuan 09:00-13:00

Domeka honetan, uztailaren 2an, Tour de France lasterketa iritsiko da Arrasatera. Tourraren pasaera girotzeko helburuarekin, Arrasateko Udalak, EUDELekin elkarlanean, 100 bat ikurrin banatuko ditu doan, herritarrek balkoiak apaindu edo Tourra igarotzen denean ateratzeko.

100 bat ikurrin banatuko dira BAZen bihartik aurrera, ekainak 28, agortu arte. Ordutegia: astelehenetik egubakoitzera 08:30-19:00 eta zapatuan 09:00-13:00.

Udalak interesa duten pertsonak gonbidatzen ditu BAZera hurbiltzera eta ikurrina dohainik lortzera, Tourraren ekitaldian babesa eta batasuna emateko keinu gisa.