Arrasateko Udalak abian jarri du Musakolako Jubilatu Etxearen taberna ustiatzeko lehiaketa
2020/10/23Arrasateko Udalak Musakola Jubilatuen Etxearen lehiaketa publikoa deitu du kontzesioan emateko; horren arabera, taberna aretoa erabiltzea eta ustiatzea baimentzen da. Taberna aretoaren zerbitzua ustiatzeaz gain, instalazioak garbitu behar dira, eta Jubilatuen Etxeko atezaintza zein mahaietako zerbitzua emango da.
Kontzesioaren epea urtebetekoa izango da, eta gehienez lau urte luzatu ahal izango da. Adjudikaziodunak ez dio kanonik ordainduko Arrasateko Udalari, ustiatzetik sortua bada.
Kontzesionarioa beharturik dago Jubilatuen Etxe horretan lan egitera; jendearentzat zabalik izan behar du, eta prest egongo da Jubilatuen Etxeak dituen zerbitzu guztiak emateko, ordutegi honetan: astelehenetik egubakoitzera arte, goizean 10:30-14:00, eta arratsaldean 15:00-21:30; zapatuan, domekan eta jaiegunetan, goizean 11:00-14:30, eta arratsaldean 16:00-22:00.
Izena emateko epea 2020ko azaroaren 4an amaituko da: izena eman daiteke BAZen.