Arrasateko langabeak kontratatu dituztenek laguntza eskatzeko aukera

2014/11/25
Card image cap
Udalak ekainean ezarri zuen diru laguntza programa bat, Arrasateko enpresetan herriko langabeen kontratazioa sustatzeko. Abendura arte zabalik dago laguntza eskatzeko epea

Arrasateko enpresetan herriko langabeak kontratatzeko diru laguntzak 50 langile edo gutxiago dituzten enpresei zuzendutako programa da, eta helburua da Arrasateko enpresetan herriko langabeen kontratazioak sustatzea.

Udalak ekainean jarri zuen martxan, Arrasateko enplegua sustatzeko planaren baitan. Oraingoz aurreikusten zena baino erabilera txikiagoa izan du programa honek, eta Udala harrituta dago, herrian laguntza hori jasotzeko baldintzak betetzen dituzten zenbait enpresa daudela jakinda: 

  • Diru laguntza programa honekin laguntzen dira 2014an zehar egindako kontratuak: gutxienez 6 hilabetekoak, egun osoko lan jardunekoak eta 50 langile edo gutxiago dituzten Arrasateko enpresetan.
  • Enpresek lantokia Arrasaten izan behar dute eta kontratatutako langabeak Arrasaten erroldatutakoak.
  • Kontratu bakoitza 2.250 eurorekin laguntzen da.
  • Programa hau Arrasateko Udalak berak bakarrik kudeatu eta finantzatuko du. Honetarako 100.000€ bideratu dira 

Beraz, oraindik hilabeteko epea geratzen da diru-laguntza hau jasotzeko eskaerak aurkezteko (BAZen). Esan, diruz laguntzen diren kontratuak direla bai orain burutu daitezkeen kontratu berriak, baita jadanik 2014an zehar burutu direnak ere. 

Laguntza eskatzeko bete behar diren baldintza zehatzak hemen.