Arrasateko Kirol Orientazioko Zerbitzuak deialdi irekia egin du maiatzaren 28rako
2024/05/16“Bagoiez Arrasate” izenez ezaguna den kirol orientazioko zerbitzuak deialdi irekia antolatu du maiatzaren 28rako, martitzena. Programaren helburua da bizitza aktiboa sustatzea eta sedentarismoari aurre egitea, tresna praktikoen eta aholkularitza pertsonalizatuen bitartez.
Bizi kalitatea hobetzeko zerbitzua
Jarduera fisiko erregularrak osasunerako dituen onurak asko dira. “Mugimenduak gaixotasun kronikoen arriskua murrizten du, hala nola gaixotasun kardiobaskularrak, hipertentsioa, II. motako diabetesa, koloneko eta bularreko minbizia… Horregatik, garrantzitsua da bizi aktiboan urratsak ematea, eta horretarako gaude orientatzaile profesionalak” azaldu dute arduradunek.
“Orientatzailearen laguntzarekin, bizi estilo ohituretan, eta, batez ere, jarduera fisiko jokabideetan aldaketa positibo bat ematea bilatuko da. Jarduera fisikoa bilakatuko da aldian-aldian egiteko ohiturekiko atxikimendua sorraraztea”. Horretarako, erabiltzaileek aholku indibidual eta pertsonalizatua jasoko dute, “norberaren beharrizanen eta aukeren arabera”. Horrez gain, eskaintzen du ariketa fisikoa taldean egin ahal izatea.
Erabiltzaile profila: adineko pertsonak
Sedentarismoari aurre egiteko egitasmo honetan, adin guztietako pertsonek parte hartu dezakete, baina, bereziki, pertsona nagusiak dira programaren erabiltzaileak. Orientazio pertsonalizatua emateaz gain, taldean egiten diren irteerak eta aktibitateak izango dira, “talde giroa bultzatuz eta nagusiengan oso ohikoa den bakardadeari aurre eginez” adierazi dute udal ordezkariek.
Maiatzaren 28an deialdi irekia
“Bagoiez Arrasate” kirol orientazio zerbitzuaren deialdi irekia hilaren 28an egingo da, martitzenean. Parte hartu ahal izango du interesa duen edonork. Hitzordua 10:30ean izango da, Musakolako kiroldegian.
Aurrez izena eman beharko da Musakola kiroldegian edo 943 25 20 30 telefono zenbakian.