Arrasateko irisgarritasun plan berria
2018/12/03Arrasateko egungo irisgarritasun plana 2007ko urriaren 22an onartu zuen Tokiko Gobernu Batzarrak. Kontutan izanik plana zaharkituta dagoela, komenigarria da plan berri bat idaztea.
Hori horrela, Udalaren Zerbitzu Teknikoek txostena ikusirik eta aurkeztu diren eskaintzak azterturik, hauxe onartu zuen Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko urriaren 4an egindako bilkuran:
I.- Arrasateko Irisgarritasun Plan berria idaztea ontzat ematea.
II.- Plana idazteko lanak “GIRDER Ingenieros, S.L.” enpresari adjudikatzea, 16.456,00 €tan (BEZ barne), aurkeztutako eskaintzaren arabera.
Plana idazteko lanekin hasi da dagoeneko enpresa eta datuak biltzen ari dira momentu honetan.
Egungo egoeraren analisia egiteko herri kontsulta bat egingo da eta herritarrak irisgarritasun unibertsalaren inguruko galdeketa bat egiteko aukera izango du. Galdetegia eskuragarri egongo da abenduak 10era arte.