Arrasateko hilerrirako sarbideak edukiera muga izango du Domu Santu egunean

2020/10/29
Card image cap
Baimendutako edukiera guztira da 275 pertsonakoa.

Domu Santu egunean, Arrasateko hilerrirako sarbideak edukiera muga izango du, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako araudi berriak ezarritakoaren arabera. Edukiera kontrolatzeak eragina izango du hilerrian, oro har, eta instalazio bakoitzean, bereziki:

  • Baimendutako edukiera guztira: 275 pertsona
  • Klaustro bakoitzaren edukiera: 75 pertsona
  • Nitxoen gunea: 120 pertsona
  • Hezurtegiaren edukiera: familia 1 (gehienez 5 pertsona)

Garraio publiko berezia egongo da hilerriraino, 10:00etatik aurrera, urriaren 31n (orduero) eta azaroaren 1ean (30 minutuero).

Mugikortasun pribatuari dagokionez, Udaltzaingoak ezarritako neurrien arabera, ezingo da aparkatu hilerriko sarreran, eta ibilgailu partikularrek J.L. Iñarratik igo beharko dute eta Meatzerrekatik jaitsi.

Arau-mugak eta COVID-19aren aurrean udalak eta Arrasateko parrokoak gaia aztertuta, Elizatik adierazi dute Domu Santu egunean hilerrian ez dela egingo egin ohi den ekintzarik.
Arrasateko Udalak dei egin die herritarrei erantzukizunez jokatzeko eta segurtasun neurri guztiak betetzeko: musukoa nahitaez erabili behar da, gehienez 6 pertsonako bilkurak (bizikideak izan ezik), gutxienez 1,5 metroko distantzia pertsonen artean, ordutegi mugak, segurtasun neurri orokorrak eta abar.

Gainera, udalak aholkatzen du hilerrirako bisitak egitea Domu Santu egunaren aurreko edo osteko egunetan, jende pilaketarik izan ez dadin.

Udalak arrasatearren kolaborazioa eskatzen du.