Arrasateko enpresetan herriko langabeak kontratatzeko laguntzen programa irekita dago

2017/11/17
Card image cap
Herriko langabeak 6 hilabetetarako gutxienez kontratatzen dituzten Arrasateko enpresei zuzenduta daude diru laguntzak

Arrasateko Udala  langabeziaren arazoari aurre egiteko neurri desberdinak garatzen ari da.  Horietako bat hau da, herriko enpresei herriko langabeak kontratatu dezaten sustatzekoa.

Programaren laugarren edizioa da hau.  Oraingoan, diru laguntzak eskuratu ahal izateko, kontratuak 2017ko ekainaren 1 etik aurrera  eta abenduaren 31 baino lehen  hasitakoak izan behar dira;  bestalde, langabeak, gutxienez,  2017ko urtarrilaren 1etik aurrera Arrasaten erroldatuta egon beharko dira.  Eta enpresa onuradunak, Arrasaten kokatuta egon beharko dira.

Diru laguntzen zenbatekoa  kontratu bakoitzeko aldagarria da, lan jardunaren arabera:  %50eko jardunetarako 1.125 €, eta %100eko jardunetarako 2.250 €.  Bestalde, kontratuak iraupen  mugagabekoak badira, %20ko diru laguntza gehiago dagokie.

Informazio gehiago  eta eskaerak egiteko inprimakiak BAZen  eskatu.  Bestela,  HEMEN klikatuta ere eskuratu daitezke.

Bukatzeko, azpimarratzea eskaerak 2017ko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu behar direla BAZen.