Azaroaren 30 arte irekita Enpresa Berrientzako diru laguntzen programa
2016/10/06Iraila bukaeran argitaratu zen Arrasateko Enpresa Berrientzako diru laguntza programa honen deialdia, Arrasateko Enpresetan Langabeak Kontratatzeko diru laguntzen programarekin batera.
2016ko Udal Enplegu Planaren baitan kokatzen dira programa biak. Hauek dira bakoitzaren ezaugarriak:
- Enpresa Berrientzako diru laguntzak. Arrasaten irekitzen diren enpresa jarduera berriei zuzenduak. Programa honen helburuak dira, batetik enpresa ekimen berrien sorrera sustatzea, eta bestetik, bertan sortzen diren lanpostuen egonkortasuna bultzatzea. Sortutako lanpostu kopuruaren araberakoa da laguntza, beti ere 15 langiletik beherako enpresentzat, eta gehienez 10 lanpostugatik eskuratu ahalko du diru laguntza hau enpresa bakoitzak. Enpresak lan lekua Arrasaten eduki behar du derrigorrez.
Eskabideak aurkezteko epea 2016ko azaroaren 30ean amaitzen da.
- Dirulaguntzak enpresentzat herriko langabeak kontratatzeko. Arrasaten lan tokia daukaten 250 langile edo gutxiago duten enpresei zuzenduta daude laguntzak. Programa honen helburua da Arrasateko enpresetan herriko langabeen kontratazioak sustatzea; diruz lagunduko diren lan kontratuak gutxienez 6 hilabetekoak izango dira, egun erdiko jardunekoak gutxienez. Programa honen diru laguntzen onuradunak enpresak eta irabazi-asmorik gabeko entitateak (fundazioak, elkarteak, GKEak...), legearen arabera eratutakoak, eta lan kontratuak egiteko gai direnak.
Eskabideak aurkezteko epea amaitzen da 2017ko maiatzaren 31n.
Honi lotutako kontsultak Udaleko Enplegu Sailak artatuko ditu. Tel 943 252070. e-mail: enplegu@arrasate.eus