"Takarraran" Arrasateko Emakumeon III. Kale Lasterketa antolatu du Udalak

2011/02/24
Card image cap
Lasterketa martxoaren 12an izango da eta izena emateko epea 10ean amaituko da

Emakumearen eguna dela eta, “Takarraran” Arrasateko Emakumeon III. Kale Lasterketa antolatu du Udalak. Hamabi urtetik gorako emakumeek hartu dezakete parte eta ez da beharrezkoa federatua egotea.

Korrika egiteko ohiturarik ez daukazuenok honako  prestakuntza plan hau jarraitzea komeni da.

 Lasterketaren ezaugarriak

  • Luzera: 2.820 metro (hiru itzuli)
  • Irteera ordua: 12:30ean PORTALOIan.
  • Irteera eta Helmuga: PORTALOIan

 

Argibide gehiago