Arrasateko Baserriko Produktuen Azoka: maiatzaren 19an

2012/05/18
Card image cap

HILEKO HIRUGARREN ZAPATUKO BASERRITARREN AZOKA BEREZIAK:

2012KO MAIATZEKO AZOKA: 

ORTURAKO LANDAREEN ETA LORE LANDAREEN HITZORDUA

 

 

2012an zehar Arrasateko Udalak baserritarren azokak antolatzen jarraitzeko asmoa du, hileko hirugarren zapatuetan, goiz partean, Seber Altube Plazan. Maiatzekoa zapatu honetan izango da, maiatzak 19, ohiko leku eta orduan (9:00etatik 14:00ak bitartean, gutxi gorabehera). 

Azoka honen ezaugarri bat sasoian sasoiko produktuak eskaintzea bada, maiatza hainbat landaketen sasoia izanik, bai ortukoak, bai terraza, balkoi eta jardinekoak,  horra  maiatzeko zitaren berezitasuna:    ORTURAKO LANDARE ETA LANDARE ORNAMENTALAK.  8 mintegi etorriko dira,  era desberdineko landareak saltzera: 

*      Orturako landare ekologikoekin Blasenea (Zarautz).

*      Lore eta denboraldiko landare ornamentalekin Aranburu (Aginaga)

*      Landare aromatiko ekologikoekin El Montañés (Tafalla)

*      Bonsai erakusketa eta salmentarekin Irun Bonsai (Irun)

*      Kaktus eta osto lodiko landarekin Islaia (Errenteria)

*      Iratze apaingarriekin Iabiti (Zamudio)

*      Egurrezko kupelekin egindako jardinerak  Biribai (Cenicero)

*      Aloe Vera landareak eta deribatuak (Bizkaia)

Horrez gain, denboraldiko baserriko produktuekin

*      Ikutixo (Arrasate)

*      Askasibar (Arrasate) (Ekologikoa)

*      Enuzketa Aldekoa (Arrasate)

*      Zuloeta (Kanpanzar) (Ekologikoa)

Beste produktu bereziekin

*      Mendibitzu (Arkarazo) (Haragi Ekologikoa)

*      Etxezuri (Galartza) (Ogia eta gazta)

*      Borobia (Ozaeta) (sagardo ekologikoa)

*      Aldabazahar (Tolosa) (ahuntz gazta ekologikoa eta ogi bereziak)

*      Candido Besa (Eskuernaga)  (ardo ekologikoa)

*      Felix Barcina (Arrasate)  (egurrezko sukalderako tresneria)

Guztira 18 saltoki, produktu bariatu eta kalitate gorenekoak.    

Esanda geratzen da, beraz, postuz lepo egongo dela Seber Altube Plaza zapatuko goiz partean, ohiko ortuko eta baserriko produktuez gain, orturako zein apaintzeko landareak erosteko aukera paregabea..      Eta azoka amaieran, beti legez, baserriko produktu sortaren zozketa egingo da bertatik pasatako erosleen artean. Ea zuri egokitzen zaizun  oraingoan!

Azoka bariatua beraz, bihar goiz partean Seber Altube Plazan.  Hurbildu eta gozatu, eta bide batez, gure baserritarren produktuak eta ekoizpen sistemak aurrera egin dezan lagundu. 

ARRASATEKO UDALA

ENPLEGUA ETA GARAPEN EKONOMIKO SAILA