Arrasateko Baserriko produktuen Azoka: 2012ko otsaila

2012/02/10
Card image cap
2012ko Baserritarren Azoka Bereziak: otsailaren 11ra aurreratua.

HILEKO HIRUGARREN ZAPATUKO BASERRITARREN AZOKA BEREZIAK:

2012KO OTSAILEKO AZOKA

 

Arrasateko Udalak 2012an zehar jarraituko du baserritarren azokak antolatzen, hileko hirugarrengo zapatuetan, goiz partean, Seber Altube Plazan.  Dagoeneko urtarrilekoa egin da, pasa den urtarrilaren 21ean.

Otsailaren kasuan, berriz, hirugarren zapatuan beharrean, bigarrenera pasako da, izan ere, aurtengoan otsaileko hirugarren larunbata haratustetako zapatua da, eta orduan eta lekuan bat egingo lukete azokak eta mozorroen desfileak.  Oso izaera bestelakoa daukate biek batera jartzeko, eta horregatik erabaki da hurrengo BASERRITARREN AZOKA OTSAILAREN 11an EGITEA.

Azokara bertako baserritarrez gain,  olio, ardo eta sagardo ekologikoko postuak, baserriko ogia egongo da salgai.  Eta, nola ez, sasoia izanda, arbola mintegiak ere etorriko dira landareak saltzera.

Azokarekin batera, BAGARA Herrigintzak Arrasateko Azoka Plaza biziberritzeko hasi berria daukan egitasmoaren plazaratzea egingo da egun horretan Seber Altube Plazan.   Proiektuarekin zerrikusia daukaten hainbat stand jarriko ditu BAGARAK, artean zuzeneko musika ekitaldi bat ere.

Eskaintza ugari, beraz, otsailaren 11an Seber Altube Plazan.  Erosleak bertatik bueltatxua egiten animatzea behar da.  Eguraldiak lagun, jakina.

 

Partaideak kontsultatu

 

ARRASATEKO UDALA

ENPLEGUA ETA GARAPEN EKONOMIKO SAILA