Arrasateko baserriko produktuen azoka

2012/01/20
Card image cap
2012ko Baserritarren Azoka Bereziak: lehena, urtarrilaren 21ean, larunbata, Seber Altube plazan.

Datorren zapatuan, urtarrilak 21, arrankatuko dute 2012ko Arrasateko Baserriko Produktuen Azoka Bereziek, lehengoari jarraiki, Arrasateko Seber Altube Plazan, hileko hirugarrren zapatuetan.

Azoka honen helburua bikoitza da:

*      Batetik, bertako baserrietako produktuen ekoizleek zuzenean merkaturatzeko bideak erreztea.

*      Arrasateko kontsumitzaileei bertako baserrietako produktuak zuzenean erosteko aukera ematea.

Tradizionalki produktu hauek Udal Azokan ere saltzen dira, eguazten eta eguakotz goizetan bertan egoten baitira baserritarren postuak.  Baina badago jende multzo bat, baserriko produktuak kontsumitzeko interesa eduki arren, aste egunetan azokara hurbiltzea zaila daukana, gehien bat lan ordutegiengatik, eta Udal Azokara ez da joaten.  Hileko hirugarrren zapatuetako Baserriko Produktuen Azoka Bereziak horiei bereziki, eta gainontzeko erosleei noski, zuzenduta dago, asteburura ekarrita, denon eskura egon dadin bertako eta sasoiko produktuak baserritarrari zuzenean erosteko aukera.

Aurtengoan jarraituko da bezeroen artean baserriko produktu sorta baten zozketa egiten, oro har jendeak oso ondo hartzen duen promozio ekintza delako.  Jarraituko da ere pintxoen dastaketarekin, hau da, sasoiko produktuekin prestaturiko pintxoak azokako erosleei doan dastatzeko aukera emango zaie, eta erosketarik egin ez duenari  ere, arrazoizko prezioan.  Oraingo hileko produktu sorta Gesalibarko  Enuzketa Aldekoa baserriak prestatuko du, eta  BAZen erakusgai jarriko da zozketako irabazleak jaso artean.

Beste promozio ekimen batzuk ere abian jarriko dira urtean zehar, eta momentua ailegatuta iragartzen joango dira.

Bukatzeko, azpimarratu behar da baserriko produktuak kontsumitzen ditugunean zertan eragiten dugun konszienteak izan behar garela:  :  sasoiko produktuak jaten ohitzea berriro, elikaduraren subiranotasunaren aldeko aposta, ekoizlearen zuzeneko salmenta sustatu, bidezko ekonomian parte hartu, tamaina txikiko esplotazioak mantentzen lagundu, paisaiaren mantenimendua ahalbideratu, Euskal Herriko ondare kulturala babestu, lan artesanalaren kalitatea.aintzat hartu… Hauek guztiak  baserriko ekoizpen sistema tradizionalak bere baitan dituen balioak dira.    Denon ahalegina behar da sentsibilitate hau gure artean orokortu dadin.