Arrasateko Baserriko Produktuen Azoka
2006/10/31 Datorren zapatuan, hilaren 4an, ospatuko da IV. Arrasateko Baserriko Produktuen Azoka lehenengo aldiz, Biteri plazan. Izan ere, azokaren egunean bertan inauguratuko da plaza eder hau. Ekimen honen antolatzailea Arrasateko Udalaren Enplegu eta Garapen Ekonomiko Zerbitzua da, baina aurrekoetan bezala, aurten ere, Ibaiarte Merkatarien Elkartearen laguntza egon da ekimen honen komunikazioan: kartela euren dendetako eskaparatetan jartzeaz gain, euren kargu hartu baitute azokaren kartelaren kostea ere.
Azokaren helburua
Arrasateko nekazal sektorea promozionatzea da helburua. Baserriko lana gainontzeko arrasatearrei erakutsiz eta baserrietan ekoizten diren produktuak eskainiz.
Partehartzaileak
Aurtengoan 10 baserrik eman dute izena: Bedoñatik Bidasoro, Errastikua, Etxebarri eta Artazia baserriak; Musakolatik Hegi Handi eta Aranguren baserriak; Uribarritik Gorostiza eta Ikutixo baserriak; Miatzerrekatik Mietza baserria eta Gesalibarretik Enuzketa Aldekoa baserria.
Produktuak
Azokan udazken sasoiko produktuak egongo dira orokorrean: barazki freskuak, barazki kontserbak, babak, fruta freskoa, fruitu lehorrak, ardoa, ogia, gazta, gozokiak, enbutidoak, lore lehorrak...