Arrasateko Akordeoi Lehiaketa, abenduaren 6-8 bitartean

2019/11/29
Card image cap
Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi elkarteak, Maria Ubarretxena, Maria Jose Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura saileko zuzendariaren, eta Aitor Furundarena, Hauspozeko lehendakariaren laguntzarekin Arrasateko Akordeoi Lehiaketak aurkeztu ditu

300 partehartzaile baino gehiago izango dira aurtengo 40. Akordeoi Lehiaketetan. Aurtengo Gipuzkoa Jaialdian 250 akordeoi jole baino gehiagoren emanaldiak ikusi ahal izango ditugu, zeinak estatu osoko musika eskola eta kontserbatorio desberdinetatik etorriko diren. Edizio honetako emakumeen presentzia nabarmendu behar dugu, %66ko partehartzea izango baitugu, hain zuzen ere. “Arrasate Hiria” Nazioarteko Lehiaketara 10 akordeoi jole etorriko dira 6 herrialdetatik, Serbia, Bielorrusia, Polonia, Frantzia, Moldabia eta Finlandiatik, hain zuzen.

Aurtengoan 27. Nazioarteko “Arrasate Hiria” lehiaketa, 40. Gipuzkoako Lehiaketa eta 32. Gipuzkoako Jaialdia ospatzen dira. Gipuzkoako Jaialdia antolatzen hasi zen Hauspoz orain dela 40 urte eta inguruan dauden behar eta eskakizunei erantzunez, Nazioarteko "Arrasate Hiria" eta Gipuzkoako Jaialdia gehitzen joan dira gaur egun hiru zatitan antolatutako Lehiaketak antolatzen dituelarik. Halaber, garrantzizkoa da esatea, lehiaketa hau musika eskola guztietako akordeoi ikasleentzat funtsezkoa dela, ikasturte bakoitzeko helburuetako bat bihurtzen delarik, eta pedagogikoki duen pisua ikusirik. Akordeoi ikasleen eragina eta motibazioari so eginda, ezingo genuke beste ezaugarri berdinak dituen edozein lehiaketagatik ordezkatu, ez Euskal Herrian ez eta Estatu mailan ere.

Aitor Furundarenak, Gipuzkoa lehiaketaren epaimahaikide eta Musikeneko irakasle denak, lehiaketaren alde pedagogiko hau azpimarratu du. Furundarenak nabarmendu du Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkartea 45 urtez aritu dela akordeoiaren ikasketak bultzatzen eta Euskal Herriko akordeoi, interpretazio eta pedagogia maila igotzearen alde lan egin duela, gaurko emaitzak eta aurrerapenak nabariak direlarik.

Aipagarria da ere nazioarteko mailan oso ezagunak diren musikarien presentzia epaile moduan; aurtengo edizioan hurrengo kontzertistek eta pedagogoek hartuko dute parte: Stefan Hussong (Alemania), Kontzertista eta Würzburgko (Alemania);  musika eskolako irakaslea; Grzegorz Stopa (Polonia), Kontzertista eta Vienako Musika eta Arteetako Unibertsitateko irakaslea; Iñaki Alberdi (Euskadi), Kontzertista eta Musikeneko irakaslea (Euskadi); Cao Xiaoqing (Txina), Beijingo Kontserbatorioko irakaslea (Txina); Matti Rantanen (Finlandia), kontzertista eta Helsinkiko Sibelius akademiako irakaslea (Finlandia);  Mie Miki (Japón), Kontzertista eta Essengo Arteetako Unibertsitateko irakaslea (Alemania).

Aurten, berriz ere, normalean kontzertu aretoetara joaten ez diren pertsonei akordeoia hurbiltzea errazten duten jarduerak antolatu dira. Horren adibide dira Arrasateko Aita Menni Ospitaleko aretoan Samuele Telariren eskutik ospatuko den kontzertua, baita Eibarko Musika Eskolako ikasleek egingo duten kalejira Arrasateko kaleetan zehar.

Informazio gehiago, Hauspoz-en web orrian.