Arrasateko akordeoi ekitaldiek, inoizko partehartzerik handiena izango dute

2016/12/07
Card image cap
Abenduaren 9tik 11ra, 400 partehartzaile inguru izango dira, horietatik 28 "Arrasate Hiria" Nazioarteko lehiaketan

Aurten ere, Arrasate akordeoilarien erreferentzia bihurtuko da, izan ere, XXXVII edizio ondoren, Arrasateko leihaketak Estatu mailan garrantzitsuenetarikoa izateaz gain, Nazioarteko “Arrasate Hiria” lehiaketa nazioarte mailan dauden hiru lehiaketa garrantzitsuen artean kokatzen da eta horren adierazle, aurten, Italia, Eslobenia, Errusia, Polonia, Serbia, Finlandia, Kroazia, Frantzia, Suedia, Portugal, Katalunia eta Txinako akordeoijoleak parte hartuko dutela.

Nazioarteko lehiaketaz gain, Gipuzkoa lehiaketa eta Gipuzkoa jaialdia ere burutuko dira, herrialde guztiko akordeoi ikasleek parte hartuko dutela bertan.

Hau gutxi balitz, hainbat ekitaldi ere antolatu dira, akordeoia normalean kontzertuetara etortzen ez diren beste entzuleei hurbiltzeko asmoz, Arrasateko Aita Menni Ospitaleako aretoan antolatutakoa bezala.

Programazioa hemen kontsultatu daiteke, Hauspoz elkartearen web orrian.