Arrasatekin senidetutako Sunchales herritik etorritako bisitari harrera egin dio Alkateak

2016/06/14
Card image cap
Sunchales herria kooperatibismoaren eredu da Argentinan, eta horregatik harreman berezia du Arrasatekin

Berriki, Javier di Biase eta Horacio Botta Bernaus “Fundación del Grupo Sancor Seguros” ordezkarien bisita jaso dugu. XX. mendeko erdialdean sortutako "SanCor Cooperativas Unidas Limitada" inguruan sortutakoa da kooperatiba hau.

Bisita hau Euskadiren Argentinako Ordezkaritzako Instituzional arloko arduraduna Mariana Satostegik koordinatu du, eta bi herrien arteko harremanetan sakontzeko eta etorkizuneko ekintzatarako oinarriak ezartzeko balio izan du.

Di Biase jaunak eskertu nahi izan du jasotako harrera eta Arrasatek, kooperatibismoari dagokionez, mundu mailan duen garrantzia azpimarratu du.