Arrasatek landa eremuko lursailak topografikoki mugatzen jarraituko du.
2024/12/03Jabeen edo haien oinordekoen landa-ondasunen inguruko ezagutza faltak edo ezjakintasunak mugak nahastea edo besterik gabe desagertzea eragiten du. Horrek, mendia ez zaintzea eragiten du eta ondorio larriak eragiten ditu landa eremuetan.
Egindako poligonoen kokapena (horiz) eta kontratu honetako poligonoena (berdez)
Iaz bezala, Arrasateko Udala, Geograma enpresaren lagunzta teknikoarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdearen Departamentuaren dirulaguntza baliatuta, landa-lurretan kokatutako 1095 hektareako azalera duten 454 lursail baino gehiago mugatzeko lanekin hasi da. Proiektu honetan Udalak daukan erronka oso garrantzitsua da, landa-lurraren hedadura handia delako. Hori dela eta, gainerako poligonoak hurrengo urteetan egingo dira.
Proiektuaren helburuak dira: katastroko mugetan egon daitezkeen akats posibleak argitzea, horiek zuzentzea eta muga zein mugarriei GPS koordenatuak ematea.
Lan hauek behar bezala burutzeko, 180 lurjabe baino gehiagoren lankidetza izatea ezinbesteko baldintza da, horiek adostu beharko baitutuzte auzokideekin lursailen mugak eta mugarriak. Lanak egin ostean, adierazitako mugen zein mugarrien koordenatuak dituzten planoak emango zaizkie jabeei, behar izanez gero, Katastroko mugak zuzenduz. Kosturik gabe jasoko dute katastroko lursailen jabeek dokumentazio hori.
Arrasateko Udalak lankidetza eskatzen die lurjabeei, auzokideekin mugak adosteko garaian, ezinbesteko baldintza baita lana gauzatzeko orduan. Auzokideen artean adostasunik ez badago, proiektua ezin da gauzatu eta katastroko mugak bere horretan geratuko dira. Jabeen parte-hartzea borondatezkoa da eta ez die gastu ekonomikorik ekarriko. Hori bai, aldez aurretik, mugak garbitu, mugarriak aurkitu eta auzokideekin mugak adostu beharko dituzte neurketa topografikoak egin baino lehen.
Arrasateko 5/6/9 poligonoetako landalurren jabe guztiek jasoko dute azalpen-bilera batetarako deialdia. Bilera hori 2024ko abenduaren 17an izango da, Kulturateko Areto Nagusian. Guztioi interesatzen zaigun proiektua denez, Udalak lurjabeen lankidetza eskatu eta eskertzen du.