Arrasatek zebrabide adimendun berri bi ditu Gipuzkoa etorbidean eta Kulturolan
2023/02/28Udalak zebrabide adimendun berri bi jarri ditu Arrasaten: Gipuzkoa etorbidea 38an eta Nafarroa etorbidea 2an (Kulturola). Otalora Lizentziaduna kalekoarekin batera, Arrasatek 3 zebrabide adimendun ditu dagoeneko. Gipuzkoan lehena izan zen, 2021ean instalatua.
Zebrabide bietan oinezkoentzako pasabide adimendun bat jarri da, elkarren artean konektatutako 12 argi plakaz osatua. Zebrabidea eta seinale bertikalak ibiltariek erabiltzen dituztenean argiztatzen dira. LED argiak dituzten seinaleak ditu eta sentsoreekin aktibatzen dira oinezkoek zeharkatzen dutenean.
Victoriano Fuentes Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako zinegotziak adierazi duenez, “zebrabideen argiztapena hobetzeko hainbat ekintza egiten ari gara, oinezkoen segurtasuna hobetzeko. Trafiko handieneko eremuetan kokatzen dira, jende asko biltzen den merkataritza eta aisialdi ekipamenduak edo -establezimenduak hurbil daudelako”. Zinegotziak adierazi du “zebrabide horiek istripu kopurua eta, batez ere, harrapatzeko arriskua nabarmen murrizten dutela. Urrats berri da bide segurtasunean aurrera egiteko eta arrasatearrentzat udalerri segurua eraikitzeko”.
Udalak egindako inbertsioa da 21.089,43 euro + BEZa