Arrasatek ‘Erremontari Herriz Herri’ jaialdian parte hartuko du

2024/05/16
Card image cap
Partida irailean izango da Uarkape frontoiaren 25. urteurrenaren ospakizuneko egitarauaren barruan

Asltelehenean ‘Erremontari Herriz Herri’ jaialdia aurkeztu zuten  Donostiako Miramon estudioetan. Jaialdiaren helburua da erremontea ezagutzera ematea eta Euskal Herriko herrietatik bira egitea. Jaialdi bakoitzean partida bi jokatuko dira set formatuan, eta sarrera doakoa izango da.

Arrasatetik pasako da datorren ikasturtean, irailean hain zuzen, Uarkape frontoiaren 25. urteurrenaren egitarauaren barruan. “Egitaraua osatzen ari gara eta aurki ezagutzera emango dugu, ekainean hasi eta abenduan amaituko den urteurren egitaraua, baina gaur aurkezpen honetan egon nahi izan dugu erremonteariei bultzada eta gure babesa agertzeko” adierazi du Maider Morras Azpiazu alkateak.

erremontari