Arrasatearrek ikurrina Jose Maria Arizmendiarrieta plazan jartzea erabaki dute

2018/11/22
Card image cap
Guztira 181 bozka jaso dira eta horietatik 74 jaso ditu Jose Maria Arizmendiarrieta plazako kokapenak

Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. epaitegiak igorritako sententziak hala behartuta, espainiar bandera da eta ez ikurrina Udaletxeko balkoian zintzilik dagoena. Aipatu sententzia irmoa jaso zenean, helegiterik aurkezteko aukerarik gabe, Arrasateko Udaleko gehiengoak, Arrasateko leku publikoren batean ikurrinari ohorezko leku bat ematea adostu zuten.

Hala, leku hori zein izango zen erabakitzeko parte-hartze prozesu bat abiatu zuen Udalak. Lau aukera jarri ziren mahai gainean, Herriko plaza, Biteri plaza, Sebero Altube plaza eta Jose Maria Arizmendiarrieta plaza. Arrasatearrek lau aukera horietako bat bozkatzeko aukera izan dute azaroaren 5etik 17ra udal webgunearen bitartez edota BAZean  eta azkena suertatu da garaile, Jose Maria Arizmendiarrieta plaza alegia. Herriko plazak 61 bozka jaso ditu, Biteri plazak 24, Sebero Altube plazak 22 eta Jose Maria Arizmendiarrieta plazak 74, guztira, 181 bozka jaso dira.

Aukeraketa gauzatuta, Arrasateko Udala lehen bai lehen lanean hasiko da ikurriñak Jose Maria Arizmendiarrieta plazan bere tokia har dezan.