Arrasate Pasealekua behin betiko zabalduko da bihar
2015/11/12Jadanik 9 hilabete igaro dira, joan den otsailean Arrasate Pasealekuaren eraikitze lanak hasi zirenetik. Pasa den urriko lehen astean, ibilgailuentzat noranzko batean zabaldu zen baina oinezkoen segurtasuna bermatzen ez zela ikusita, lanak amaitu bitarte, berriro ere ixtea erabakia zen.
Horiek horrela, aste honetan bukatuko dira berriztatze lan guztiak. Besteak beste, Munar aldera ematen duen Arima Zubiko zubi zatia eraitsi eta ordezkatu da eta Takolo eta Goiruko biribilguneen artean egokitzapen lanak egin dira. Azkenik, ostiralean zabalduko da, behin betiko, oinezko zein ibilgailuentzat Arrasate pasealekua. “Pasealekuak ibilgailuentzat bi norantza eskainiko ditu eta segurtasun irizpide guztiak betetzen ditu, bai oinezko eta baita ibilgailuei dagokienean” adierazi du Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak.
Alkateak publiko egin du proiektuaren erredakzio eta exekuzioak izan duen kostua. Jakinarazi du “Asmatu, S.L.P. ingeniaritza etxea arduratu dela proiektua idazteaz eta “Construcciones Amenabar, S.A.” enpresak eraman duela aurrera obra. Era berean, Munar aldera ematen duen Arima Zubiko zubiaren gaineko lanek proiektu osagarri eta aurrekontu gehigarri bat behar izan dutela ere esan du Ubarretxenak. Hortaz, guztira, azken kopurua zehazten ari bada ere, 1.260.000 euro ko gastua izan duela obra honek komunikatu dute