Arrasate Nafarroako Erresumako parte zela aditzera ematen duen plaka jarri dute, Udalbatzaren gehiengoak Zuztarrak Errotuz elkartearen mozioa onartu ostean
2025/04/15
Arrasateren oroimen historikoa gogoratu eta aldarrikatzeko plaka berria jarri dute gaur Arrasateko Portaloian. Plaka jartzean izan dira Udal ordezkariak, Maider Morras Azpiazu alkatea eta Andoni Arratibel Garcia kultura zinegotzia, eta Zuztarrak Errotuzeko ordezkariak.
“Gaztelako konkistaren aurretik, Arrasate, Atxorrotx izeneko tenentzian kokatua, egitura bateratu batean antolatua zegoen: Nafarroako Erresuma.” izango da plaka jasoko duen testua. Aldeko botoa eman zuten
Oroimen historikoa bermatzeko bigarren ekintza
2023ko abenduaren 5ean onartu zen Zuztarrak Errotuzen mozioa. Mozio horretan, oroimen historikoaren izenean, Udalari hainbat esku hartze egitea eskatzen zitzaion. Horietako bat gaurko plakarena zen, baina, mozio berekoa da pasa den egindako kale izendegiaren moldaketa, Alfoltso VIII kalea ezabatuz eta 17 emakume kalearen izena jarriz. EH Bilduk, Elkarrekin Arrasatek eta PSEk, abstentzioa aldiz EAJk.
Maider Morras alkateak azaldu du, honelako ekimenekin, “isilpean dagoen historiaren zatia azaleratzea lortu nahi da, herri honen nazio izaera aitortuz”. Eta esker mezua helarazi die Zuztarrak Errotuz elkarteko kideei, egiten duten lanagatik.
Bere aldetik, Zuztarrak Errotuzeko kideek adierazi dute: “Ez gara bildu hemen Portaloian historiak islatzen duen plaka bat jartzeko soilik, gure benetako historia ongi ezagutzea eta ezagutaraztea nahi dugulako baizik. Gure elkartearen zeregin nagusia Euskal Herriaren edota Nafar Estatuaren Historiaren berreskurapenean saiatzea da, eta gaur da eguna, oraindik, euskaldun gehienontzat geure historiaren pasarterik garrantzitsuenak ezezagun zaizkigula”.
Aberri Eguna ospatzeko deia
Halaber, igande honetan, apirilak 20an, ospatuko da Aberri Eguna, eta, alkateak, eguna ospatzera gonbidatu ditu herritar guztiak. “Euskal Herriaren defentsan aldarria babestera gonbidatu nahi ditut herritarrak. Ikurrinak balkoian jarriz edota Euskal Herri osoan antolatu diren mobilizazio ezberdinetan parte hartuz, Euskal Herriaren defentsa egin dezagun. Herri libre bat izateko” azaldu du Morrasek.