Arrasate Ezagutzen bilduma aurkeztu du Udalak Herri Eskolarekin eta Arizmendi Ikastolarekin batera
2016/05/11Arrasateko Udalak, Herri Eskolako (Beñardo Balerdi) eta Arizmendi Ikastolako (Iñaki Etxezarreta) zuzendariekin batera, Arrasate Ezagutzen bilduma berria aurkeztu du gaur Kulturaten eskainitako prentsaurrekoan. Udalak, bi ikastetxeekin elkarlanean landu eta garatu duen gida pedagogiko hau, Lehen Hezkuntzako haurrei zuzenduta dago eta bildumak, marrazki, joko eta ariketa bidez, Arrasateko historian murgitzen ditu irakurleak, kasu honetan haurrak, Arrasate herriaren jatorria eta oinarriak zeintzuk diren ezagutzera emanez.
Aurten, Udalak, urrats bat gehiago eman nahi izan du, udalerriko ondareari dagokionean. Udaletik azpimarratu dute, Arrasateko historia, gure ondarea dela, iragana gaurkotuz, etorkizuna eraikitzeko. Hori dela eta, bilduma hau lehendabiziz duela bi urte eta erdi argitaratu bazen ere, oraingoan, gai gehiago txertatu dituzte. Lehen Hezkuntzako haurrez haratago, Arrasateko historiak, zabalkunde haundiagoa izan dezan, bilduma berri hau, salgai egongo 20 eurotan Txukun dendan eta ikastetxeetan interesa duen ororentzat eta era berean, herritarrek, honen inguruko informazio gehiago izango dute eskura udal webgunean: http://www.arrasate.eus/eu/udala/udal-sail-eta-zerbitzuak/hezkuntza/herria-ezagutzen
Amaitzeko, Udalak eskerrak eman dizkie bilduma honen garapenean parte hartu duten guztiei, bereziki Herri Eskolako eta Arizmendi Ikastolako langile zein ikasleei eta bide batez, bilduma honen bitartez, gure herriaren eta gure ondarearen historia ezagutzera animatu ditu arrasatear guztiak.