Arrakasta handia izan du 'Eskolara Oinez' egitasmoak
2024/09/20Dagoeneko amaiera eman diogu aurtengo 'Eskolara Oinez' ekimenari, Udalako Ingurumen Eskolak jarri duen aletxoa Europako Mugikortasun Astearen barruan.
Aurtengoa izan da orain arteko arrakastatsuena, izan ere, 62 lagun batu gara aste osoan eskolara oinez igotzeko, 16 San Andres auzotik eta 46 erdigunetik (horietako 4 Musakolatik).
Ikusi dugu zein pozgarria izan daitekeen denok elkarrekin joatea, bidean jolastuz eta berba eginez. Gainera, lortu dugu pixka bat atseginagoa eta garbiagoa izatea gure herria eta planeta, alde batera utzi ditugulako motordun ibilgailu kutsakorrak, eta kaleak bete ditugulako gure algarekin.
Zorionak eta eskerrak eman gura dizkizuegu gurekin etorri zareten guztioi (ikasle eta guraso) eta animatu gura zaituztegu, ahal duzuen heinean, antolatzera zuen artean ekimen honekin aurrera egiteko.
Ondo segi eta hurrengo arte!