Arbolapetako gaztainondoa datorren astean botako dute

2014/10/20
Card image cap
Goizean zehar burutuko dira lanak eta momentu puntualetan Olarte kalea itxita egongo da.

Haustura arriskuagatik, Arbolapetako indiar-gaztainondoa ahal bezain azkar botatzeko beharra zegoela jakinarazi genuen joan zen astean. Behar horri erantzunez, Udalak datorren astean botako du.

 Lanak goizean zehar egingo dituzte, 08:00ak- 09:00ak inguruan hasita, 12:00ak-13:00ak arte. Segurtasuna bermatze aldera, zenbait neurri hartuko dira: Zuhaitz ingurua itxita egongo da eta Otalora kalean, Arbolapetako espaloi alboan diren 4-5 aparkamenduak kenduko dira.

 Bestetik, zuhaitza botatzeko, gaztainondoaren adarrak moztuz joango dira goitik behera, zatika. Eta mozketa momentu puntual horietan Olarte kalea guztiz moztuko da, inor ez dadin bertotik pasa.  Horretarako, Cespako langileak egongo dira kalea zaintzen.