Datozen asteotan Aramaio errekako horma bat konponduko da

2023/09/06
Card image cap
Aurreikusi da konponketa lanak irailaren 7an hastea eta hilaren amaieran amaitzea.

Etxetxikiak esparrua urbanizatu eta errekaren ertza hobetzeko lanek martxan dihardute, eta bertan egingo direnen artean, orain Aramaio errekako horma bat konponduko da.

Lan horiek datozen asteotan egingo dira, zehazki irailaren 7an hasi eta hilaren bukaera aldera amaitzeko. Lanei ekiteko lehen urrats gisa garabi bat jarriko da errekaren beste aldean, eta horretarako, bihar, irailak 7, hainbat aparkaleku baliogabetuko dira eremuan, pare bat orduz, garabia sartu bitartean.

Horrez gain, garabia bertan dagoen bitartean, eremuko sarrera mugatuta egongo da. Muga horiek, jakina, behar bezala seinaleztatuta egongo dira.

Barkatu eragozpenak.